Kaixo guztioi!
Yanire eta Martin gara, kostaldeko bi arima. Elkarrekin barre, abentura eta une atsegin ugari izan ondoren, gure bizitzako urratsik zirraragarriena ematea erabaki dugu: maiatzaren 3an ezkontzea.
Gure jendea maite dugunez prest gaude ospakizun epiko baterako.
Hasi dadila festa!
Ezkontza aurreko egunean Katxibatxi elkartean bilduko gara 18:00etan.
Bertan gonbidatuak elkar ezagutuko duzue eta bide batez gure urduritasuna baretzen lagunduko diguzue.
Elkarteetan egin ohi den bezala janari eta edaria ez da faltako.
Rezabal txakolindegian ezkonduko gara, Zarautzen. Martinen familia bizi den alboko baserria da eta hauek urtero jasotzen dituzten mahatsez eginiko txakolina dastatzeko aukera izango duzue.
Janari on, gonbidatu eta txakolin onenaren artean, ez zaigu bururatzen leku bereziagorik egun garrantzitsu hau ospatzeko.
Minibusa Asti Futbol zelaiko aparkamendutik aterako da Rezabal Txakolindegi aldera.
Lehen autobusa 12:15ean igoko da. Ordutegiak ez dira guztiz zehatzak oraindik. Ezkontza baina hillabete bat lehenago itxiko ditugu.
Astira iristeko aukerak hauek dira:
Zarautzko urbanoaren linea mistoa hartu dezakezue zarauzko edozein geltokitan.
Gomendagarriena berdez margotuta dagoen ordutegian iristea da.
Astiko futbol zelaiaren alboan doako aparkalekua dago.
Egunean bertan lasai ibil zaitezten hemen duzue egitaraua.
Ordutegiak ez dira guztiz zehatzak oraindik. Ezkontza baina hilabete bat lehenago itxiko ditugu.
Egitarauaren barruan sartzeko moduko zerbait antolatu nahi baduzu, jarri kontaktuan Martinen anaia Xantirekin (697 991 286).
Naturari eta Rezabalekoei mesede bat egitearren, ezkonberriei zerbait botatzekotan petalo naturalak izan behar dute, ez arrozik, ez konfetirik, ezta hosto lehorrik ere (azkar eta ondo biodegradatuko den zerbait izan behar du).
Gure ezkontzan egotea nahi dugu, horregatik zure izena ematea eskertuko genuke zure nahiak ahalik eta hoberen bete ditzagun.
Gonbidatu bakoitzak bere izen-ematea bete behar du.
Ahalik eta azkarren bidaltzea eskertuko genuke.